XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.2.1.- 1760-1860 epeladia

1760.etik 1860.era bitartean dagozan ehun urteak hazkunde motelagaitik bereizten dira, %31ko hazkundeagaz, jaiotza gorakada txikiagaz, baina holan lortzen dan birsortzea heriotzak kentzen daualarik.

Beraz, hazkor hazkundea baikorra izango da, baina emigrazino ugariak ikusitako ehun urteotako hazkunde motelean badauka zerikusirik.

6.2.1.1.- Jaiotzak

XVIII. mendea demografi zuzpertzearen hasiera bada, jaiotzen ugaritasunak badauka zerikusirik eta hori dala eta zabalago ikusiko dogu.

6.2.1.1.1.- Jaiotzen bilakaera

Denporaldi honetako ezaugarria 1846rarte jaiotzen hazkunde mantendua da, data horrek joera gitxikor baten inflexino puntua markatzen daualarik.

1831garren urteko jaiotza kopuru txikia nabarmena da, baina Sortzez Garbiaren Eleizan zazpi lehen hilabeteen datu ezagaitik izan daiteke; nabarmenagoa da gainera, aurreko urtea ikasitako denporaldi guztiaren jaiotza zenbakietan bigarrena dala ikusi eta gero.

Denporaldia aldaketa txiki bategaz hasten da, 1771. urtean bost urteko gehikuntza mantendu bategaz jarraitzeko: gehikuntza hori hamarkadaren bigarren erdian gelditzen da hurrengokoan jarraitzeko.

1800.etik aurrera oskilazino batzuk, 1820rarte iraungo dauan joera atzerakoia aurreratzen dabe jarraian berreskuratzeko.

Baina I Guda Karlistaren eragina 1833 eta 1834garren urteko jauste txiki bategaz nabarmena egingo da; jauste hori 1836an nabarmenagoa egingo da segidan barriro igoteko eta 1840. urtean, guda amaitu eta urte bat geroago barriz ere jausteko.

1841garren urtetik 1846rarte berreskurapen denporaldia izango da, azken horretan ikusitako 100 urteetako hazkunde handiena ezagutuko dalarik, aurrerantzean barriro ere jausteko.

Hamar urteeroko jaiotze pilaketaren emoitza ondorengoa da:

HAMARKADEA / JAIOTZAK


1761-1770 / 700
1771-1780 / 666
1781-17906 / 99
1791-1800 / 775
1801-1810 / 811
1811-1820 / 728
1821-1830 / 847
1831-1840 / 757
1841-1850 / 920
1851-1860 / 840

GUZTIRA 1760-18607 / 743